Ekainaren 15ean egingo da Urduñako Agroekologia Foroaren 93. edizioa, abereen bazkak izango dituzte hizpide. Hirian dauden bazkek abeltzaintzaren etorkizunarentzat duten garrantzia jorratuko dute hitzaldi bitartez. Alina De Castro albaitariak hartuko du hitza solasaldian. 19:00etan izango da zita, Alondegian.
Fruta-arbolei buruzko ikastaroa
Ekainaren 17an, aldiz, fruta-arbolen zaintzari buruzko ikastaroa eskainiko du Euskadiko Hazien Sareak. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, toki berean.
Informazio gehiago eskuratu daiteke ekoizpen@urduna.com posta elektronikoaren edo 685757658 telefonoaren bidez.