Ekainaren 24an izango da Urduñako Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen zikloturismo topaketa. Izen-ematea zabalik dago, www.turesultado.es atarian.
Partaidearen egoeraren araberakoa izango da prezioa. Federatuek, esaterako 20€ ordaindu beharko dituzte, eta federazioaren parte ez direnek 25€. Urduñako elkartekideen inskripzioak, berriz, 15€ balioko ditu. Antolatzaileek adierazi dutenez, egunean bertan ere apuntatu ahalko da, 30 euroren truke.
Egitaraua
Goizeko 7:30ean egingo dute dortsal banaketa eta gosaria, 8:30 arte. Izan ere, 09:00etan jarriko dira martxan. Irteeraren amaiera 13:30-14:00 inguruan izango da. Hala, 14:30ean ekingo diote herri bazkariari. Alabaina, partaide kopurua mugatu dute: 300 lagunek bazkaldu ahalko dute. Arratsaldean, berriz, opari banaketa eta zozketa egingo dituzte. Informazio gehiago nahi duenak scordunesa.com ataria kontsulta lezake.