Datorren irailaren 16an egingo da Urduñan Aiaraldeko Raidaren hirugarren edizioa, baina izena emateko epa zabalik dago jada.
Antolatzaileek adierazi dute parte hartzaile guztiek ibilbide bera egin beharko dutela, eta 24 ordu izango dituztela gehien jota metara iristeko.
Lau kategoria egongo dira: Gizonezkoen non-stopa, emakumezkoen non-stopa, Non-stop mistoa eta “Abentura” modalitatea. Kirol materiala eta tokiko nekazaritza produktuak emango zaizkie modalitate bakoitzeko lehen hiru postuetan geratzen diren kirolariei sari gisa.
Ibilbidearen gaineko informazio tekniko zabala aurkeztu dute, hemen klikatuta kontsultatu daitekeena.
Hemen klikatuta eman daiteke izena.