Iván Fandiñok Bilboko Aste Nagusiko Ferian toreatu behar zuen abuztuaren 21ean. Toreatzailearen heriotzak, ordea, aldatu du jaien kartela hainbat zentzutan.
Izan ere, parte hartuko ez badu ere, Iván Fandiño presente egongo da ferian, kartelak omenduko baitu.
Hori dela eta, irudiaren aurkezpena atzeratu dute eta astelehenean plazaratuko dute.