Aisialdi gune horretako baldosen ia % 50 berritu behar izan dute. Igerileku txikikoen juntura ere sendotu behar izan dute. Horretaz gain, espazioa hobetzeko hainbat konponketa eta hobekuntza lan burutu du Urduñako Udalak udaberrian zehar. Besteak beste, tabernen inguruan toldoa instalatu dute eta barra konpondu dute.
Azken hilabete hauetan ere ohiko mantenu lanak egin dituzte, lorazaintzari zein urari eta igerilekuen mekanismoei dagokionez. Guztira 25.781 euro gastatu ditu udalak horretan.