Delta hegalean zioan pertsona bat zauritu da gaur arratsaldean, Urduñako Gama industrialdean erori denean. Ertzaintzak adierazi du zauritua 35 urteko gizonezkoa dela. Osakidetzaren helikopteroa bertaratu da istripua gertatu den tokira eta Gurutzetako ospitalera eraman du pilotua.