Kamioi batek blokeatu du tarte batez Urduña eta Burgos arteko errepidea, baina berriro irekirik dago bidea

Erredakzioa 2017ko uzt. 17a, 18:27

A2625 errepidea ordubetez egon da itxita arratsaldean. / aiaraldea.eus

Kamioi batek A-2625 errepidea moztu du arratsaldean ordubetez Urduñan, 343. kilometroan, alegia. Kamioiak ez du istripurik izan, berez, ez zen sartzen errepidean.

Ertzaintzako trafiko zerbitzua bertaratu da bidea ixteko eta gero irekitzeko. Kamioia handiegia zen errepiderako eta buelta ematen saiatzean errepidea blokeatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide