Ugandako Nyakasura girls team taldeak jokatuko du CD Orduñaren uniformearekin

Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 08:43

Ugandako emakumezko taldeak ez zuen uniformerik eta CD Orduña klubaren kamisetak jaso ditu.

Volcop Gobernuz Kanpoko Erakundearen Ainhoa Guajardo Omaetxebarria begiralearen bitartez jaso dute jokalariek ekipamendua. Erakundea eta Nyakasura girls team Fort Portalen daude kokatuta, Ugandan.

CD Orduña pozik agertu da eta laguntzeko prest dagoela iragarri du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide