Irailaren azken igandean egingo du Urduñako Arando korrikalari taldeak hiri krosa. Aurtengoa hamairugarren edizioa izango da. Hilaren 24an izango da hitzordua, Foru plazan. Izen-ematea zabalik dago Kirolprobak atarian. Dena dela, Urduñako Bikila dendan eta Kultur Etxean ere apuntatu ahalko da.
Proba paraolinpikoa
Halaber, proba paraolinpikoa ere gauzatuko dute, 1500 metroko zirkuitua. Kros nagusia 11:30ean abiatuko da Foru plazatik, eta 10 kilometro zeharkatu beharko dituzte partaideek. Alabaina, proba gehiago ere egongo dira: minikrosa -txikienentzako 600 metroko ibilbidea- eta txikikrosa (1.500 m). 12:40an izango dira proba horiek.