Taldeak irailaren 2an jo zuen eta 1.000 euroko saria jasoko du. Extremadurako EnVerea eta Madrilgo Khidòu bandak izan dira aurtengo finalistak eta biek 500 euro eskuratuko dituzte.
Joseba Urruela antolakuntzako kideak balorazio positiboa egin du: “Harrera ona izan du jaialdiak beste behin. Aurten, gainera, Urduñatik kanpoko jende gehiago etorri da. Oso pozik gaude”.
Sari gehiago lortu ditu taldeak azkenaldian. Esaterako, 1. postua erdietsi zuen Ermuako Musikaz Blai Jaialdian iaz eta 3. aurten Burgos Raíz y Evolución-en.