Ostiralean hasiko dira ospakizunak 13:00etan mezarekin eta amaitu bezain laster hamaiketakoa egingo dute.
17:30ean txupina jaurtiko dute eta 18:30ean umeentzako jokoen txanda helduko da; ohikoak ez ezik, bizikleta ere baliatuko dute haurrek ondo pasa dezaten.
19:00etan nagusiek pintxo-potea izango dute eta 20:00etan txokolatea jaten den bitartean, buruhandiak arituko dira. Bukatzeko Ra DJak musika jarriko du.
Larunbata
Jaien bigarren eguna gastronomiak abiatuko du tipuladun patata-tortillare txapelketarekin. 13:00etan tortillak aurkeztuko dituzte eta 14:00etan dastatzeko unea izango da.
18:00etan mozorro-lehiaketa egongo da eta sariak banatuko dituzte. 19:30 apar jaiari ekingo diote eta 21:00etan afaria eskainiko dute. Jaia DJ Raren eskutik amaituko da.