Urduñako Ehiza eta Arrantza Elkarteak herriko eta administrazio batzarren ehiza eta arrantza-barrutien kudeatzailea da eta bere eskumen eta betebeharren artean dago inguruko mantenua.
Horretarako deialdia zabaldu dute irailaren 16an bideak eta seinaleak garbitzeko, baita hondakinak kentzeko, besteak beste.
08:00etan Xare tabernan taldeak osatuko dituzte eta bakoitzari ibilbidea, lanerako tresnak eta istripuak prebenitzeko kita. Beharrezkoa izanez gero, boluntarioak eramango dituzte euren lan eremuetara. Hesiak eta seinaleak konpondu beharko dituzte, besteak beste. 12:00etan elkarteak hamaiketakoa eskainiko die boluntarioei.
Iaz 100 seinale baino gehiago jarri zituzten eta 22 lagun bertaratu ziren deialdira.