Urduñako Pilotazale Elkarteak denboraldi berria aurkeztu du. Kirola praktikatzera animatzen diren herritarrentzat entrenamendu saio irekiak egingo dituzte, gainera. Horretarako astelehen eta asteazkenak baliatuko dituzte, 16:45etik aurrera. Sare sozialetan adierazi dutenez, 6 urtetik gorakoei luzatuko diete horretarako aukera, neska zein mutilei. Erantsi dutenez, entrenamenduez gain Bizkaia mailan lehiatzeko aukera eskainiko dute. Saioak euskaraz izango dira. "Ez galdu aukera frontoian ere euskaraz aritzeko", nabarmendu dute.
Pilota, jolas
"Pilota jolasa da, eta horregatik guretzat ondo pasatzea da helburua", azpimarratu dute. Horretarako entrenamenduetan jolasa eta teknika uztartuko dituzte. Izena eman nahi duen orok galdetegia bete beharko du frontoian.