Txirrindulari bat lurrera erori zen atzo Kantarranas kalean eta zaurien ondorioz Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuen anbulantziak.
Urduñar batek eman zien larrialdi zerbitzuei gertakariaren berri. Txirrindulariak odola zuen aurpegian, bekainean, hain zuzen. Artatu ostean, zerbitzu medikuek erabaki zuten ospitalera eramatea zauritua.