Ernest Hemingwayk Urduñan kafea hartu zuenekoa

Erredakzioa 2017ko ira. 24a, 09:12

Ernest Hemingway, Foru Plazan eginiko argazki batean. / ADRATAN Elkartea

Ernest Hemingwayk Euskal Herrian zehar eginiko bidaiak dokumentatzeko proiektua abiatu dute.

Ezagunak dira Ernest Hemingway idazle estatubatuarrak Euskal Herrira eginiko bisitak.  Sanferminetan girotu zuen The sun also rises eleberria, baina beste hainbat txokotan ere egon zen, Urduña tartean. 1960 urtean bisitatu zuen hiria Atsoa eta agurea liburuaren egileak.

Ez zen denbora asko egon, autoan gasolina sartzeko gelditu baitzen. “Kafe bat hartu zuen izotzekin X tabernan”, adierazi du Javier Muñoz idazleak. Hala ere, bere bisita dokumentatua geratu zen, argazki bat egin baitzioten Foru Plazan -eskuinean ikusi diatekeena-.

Ernest Hemingwayk Euskal Herrian zehar eginiko bidaiak dokumentatzeko proiektua abiatu du Ibañezek, Edorta Jimenez idazlearekin batera. Hemingwaybidaide.net atarian ikusi daiteke orain arte bildu duten informazio guztia, mapa interaktibo baten bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide