Kirol jarduera publikoen eskualdeko hiriburua izango da Urduña udazkenean. Iragan larunbatean egin ziren hirian Aiaraldeko III. Raida eta Parapente Kontzentrazioa. Larunbat honetan -irailak 23-, V. Mendi Duatloia egingo dute eta Urduñako XIII. Herri Krosa, aldiz, igandean.
Zitaz beteta dator urria ere. Urduña Hiriko Ziklokrosaren III. edizioa antolatuko dute urriaren 7an, XIV. Mendi Martxa 8an eta BTT Martxa 28an.
Azaroan jarraituko du kirol olatuak, Urduñako I. Mendi Maratoiarekin.