Luisa Ibarrola eta Mikel Beraza nagusitu ziren Urduñako Ziklokrosean

Erredakzioa 2017ko urr. 9a, 08:05

Luisa Ibarrola podiumean./ Mari Jose Fernandez

Saratxoarrak marka onena lortu zuen emakumezkoen kategorian larunbatean: 40:51. Mikel Beraza arespalditzarra ere irabazlea izan zen kadeteen artean. Josu Albizua eta Uxue Albizua ere igo ziren podiumera.

Luisa Ibarrolak nagusitasunez eskuratu zuen garaipena Urduña Hiriko Ziklokrosean larunbatean. Junior kategorian lehiatu arren, marka onena egin zuen eta Elite kategoriako lehenengo sailkatuari ere 10 segundoko abantaila atera zion.

Ez zen emaitza onak lortu zituen aiaraldear bakarra. Izan ere, Mikel Beraza Aiara Txirrindula Elkarteko gaztea kadete kategorian gailendu zen.

Uxue Albizua 2. izan zen kadeteen pelotoian eta Josu Albizua Sub23 kategorian protagonismo nabarmena izan zuen, lehena sailkatu baitzen Openean. Iñaki Carrok lehen postua eskuratu zuen M30 kategorian.

Hemen emaitza guztiak:

Open Gizonezkoak

1. Aitor Hernández (Specialized Ermua) 56:55
2. Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk)  46” beranduago
3. Joseba León (Bikezona.com) 1:53 beranduago
4. Adrián García (Lankidego Encartaciones)  2:41 beranduago
5. Jon Astondoa (Artatxori T)  3:03 beranduago
6. Josu Albizua (Koba Cycling)  3:26 beranduago (Sub23)
7. Jonatan Bilbao (Valentín Uriona) 3:27 beranduago
8. David Hidalgo (Koba Cycling)  4:27 beranduago
9. Aitor Aguirre (Iturribero)  4:40 beranduago
10. Eduardo Jiménez (Orbea)  4:51 beranduago

Elite emakumezkoak

1. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango) 41:02
2. Meritxell Henales (Bikezona.com) 2:31 beranduago
3. Paula Lanz (Rio Miera-Cantabria Deporte) -Sub23- 2:37 beranduago
4. Mónica Carrascosa (Bikezona.com) 3:21 beranduago
5. Naia Alzola (Arratiako Z.E.) 4:13 beranduago

Junior emakumezkoak

1. Luisa Ibarrola (Bizikleta.com) 40:51
2. Nahia Eraña (Bizikleta.com) 3:46 beranduago
3. Andere Basterra (Sopela Ugeraga) 5:22 beranduago
4. Amaia Murgialday CAF Turnkey Engineering) 6:28 beranduago

Junior

1. Gonzalo Inguanzo 37:38
2. Jon Calvo  1” beranduago
3. Mikel Orbea 2” beranduago
4. Aketza Arana 4” beranduago
5. Asier Gaiarreta 15” beranduago

Kadete

1. Mikel Beraza 30:13
2. Aitzol Sasieta 1:06 beranduago
3. Iker Uria 1:40 beranduago
4. Aitor Rodríguez 1:43 beranduago
5. Sergio Diego 1:53 beranduago

Neskak Kadeteak

1. Anne de Pablo (Pan Menesa-Zona Bike)
2. Uxue Albizua (Sopela Ugeraga) 50” beranduago
3. Nerea Muñoyerro (Bioracer Elmet) 1:27 beranduago
4. María Arbeloa (CAF Turnkey Engineering) 2:17 beranduago
5. Saioa Aras (CAF Turnkey Engineering) 3:10 beranduago

Master30

1. Iñaki Carro
2. Andoni Media
3. Jon Urteaga
4. Eduardo Marcos
5. Roberto Rodríguez

Master40

1. Roberto Vega
2. Andoni Jiménez
3. Fco. Javier Alfonso
4. Josu Isasi
5. Isaak Goikoetxea

Master50

1. Juan Carlos Eguiluz
2. Aitor Zabaleta
3. Xabier Mendiaraz
4. José Lorenzo Esteban
5. Arsenio González

Master60

1. Juan González-Berenguer
2. Adolfo Fica
3. Andoni de la Fuente
4. Jesús Alzola

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide