Urduñako Pitch & Putt zelaian udazkeneko txapelketa abiatu dute. Inbarri elkarteak antolatuta, makina bat lagun elkartu ziren urriaren 12an, 10:00etan. "Oso polita izan zen, eguneko lehen orduetan lainoa izan zen nagusi, eguzki izipiak nagusitu arte", adierazi dute. Gogoa nabari zen partaideen artean ere: "Oso tenperatura atsegina zegoen, eta Pitch & Puttez gozatzeko prest dagoen jokalari talde bat egonda... asko gozatu genuen". Sare sozialetan azaldu dutenez, udazkeneko kontrasteak sekulako kolore aniztasuna ematen dio joko-zelaiari.
Sailkapenari dagokionez, Iban Otegi izan zen nagusia Scratch kategorian; eta Alfredo Gomezentzat izan zen Handicapa. Urduñako txapelketaren ondotik Lleidara abiatu ziren partaideetako batzuk lehiatzen jarraitzera: Ivan Otegi, Gorka Fernandez, Jose Ipiña eta Sergio Ipiña kasu.