Espainiako Arartekoak jakinarazi dio Maria Luisa Goikoetxeari Renfek argitaratu duela esleipena gauzatzeko Urduñako geltokiko irisgarritasun obrak. Berez, uztailaren 20an egin zuen eta 486.152,23 euroko aurrekontua dauka.
Oraindik Renfek enpresa hautatu behar du eta kontratua sinatu, besteak beste. Hortaz, Arartekoak kexa itxiko badu ere, adierazi dio Maria Luisa Goikoetxeari lanak gehiegi luzatuz gero, berriro ireki dezaketela kexa.