"Tustaz Tusta" izeneko erakusketa, laborantza eta horren jatorria aztertzen duen lan filosofikoa da. Marc Badal eta Anne Ibañez Behe-Nafarroako nekazariek sortu zuten ekimena.
Bi atalez dago osatua obra: Luzaiden kokatutako Kanpoko Bulego kolektiboaren instalazioa eta Basareak sustatutako Endemis(t)amoak idazlaneko lehen atala den Tustaz Tusta bera.
Hainbat merkatu eta azokatan aurkeztuko dute lana 2017ko udazkenean. Iparraldeko laborantzaren ikuspegi artistikoa eskaintzen du obrak.