Urtero bezala, azoka eguna ospatu zuten Gernikan urriko azken astelehenean. Euskal Herriko milaka ekoizle elkartu ziren bertan.
Urduñako "Gure Ahaleginak" txakolindegiko kideak egon ziren bertan, besteak beste. Azokak antolatutako txakoli txapelketan lehenengo saria irabazi zuen Urduñan ekoiztutako Filoxera txakoli beltzak.
1990. urtean sortu zen "Gure Ahaleginak" upategia eta ekoizten dituen mahatsak 1987an landatutako mahastietatik jasotzen dituzte. Urriaren bukaeran jasotzen dituzte txakoli beltz hori egiteko mahatsak. Fruituak bildu ostean, txakolinak urtebete igarotzen du egurrezko upeletan eta beste urtebete botiletan sarturik.