Hasi dira Urduñako tren geltokian aurreikusitako hobekuntza lanak. Bi nasak handituko dituzte eta labainketak ekiditeko zoladura ipiniko dute. Hortaz gain, 'strail' motako bidea eta arrapalak jarriko dituzte, nasen artean igaro ahal izateko. Ataria berrantolatu eta estaldura berrituko dute baita ere.
Renferen arabera, 5 hilabete beharko dituzte obrak amaitzeko. 486.000 euroko aurrekontua baliatuko dira lan guztiak egiteko.
