Termiten izurriteari buruzko ikerketa plazaratu du Urduñako udalak. Ikerketaren emaitzek termitek mehatxurik ez dakartela ondorioztatu dute.
Hiru hilabetez luzatu da etxez etxeko ikerketa. Urduñako eraikin eta etxebizitza gehienak izan dira aztertuak. Eraikin bakan batzuk kaltetu dituzte termiten izurriteek. Gaurtik aurrera herritarrek zabalik daukate udaletxean ikerketaren txostena jaso eta euren etxebizitzen inguruko informazio zehatza jasotzeko aukera.
Termiten presentziaz gain onddo, ziza eta hezetasunak ere ikertu dituzte. Orokorrean, problematika nagusi den eraikin bakanak hutsak eta zaharkituak dira.
Azaroaren 30ean burutu zuen udalak batzar informatiboa auzokideekin eta positiboki baloratu dituzte emaitzak.