Pasaian ez ezik trafikoan ere eragin du aldaketa elurrak. Altubeko portua itxita dago ibilgailuentzat, eta Urduñako mendatera kateak jarrita joateko gomendioa luzatu du Trafiko Zuzendaritzak.
Eguraldi aurreikuspena
Aurreikuspenen arabera, alerta laranjak 15:00ak arte iraungo du. Ondoren, izotz arriskua aurreikusi dute; txingor ekaitzak espero baitira isurialde atlantikoan. Elur-maila 300-400 metrora igoko da prezipitazioak gutxitu ahala.