CD Orduñak taldeak burua altxatu gabe jarraitzen du denboraldian. Duela bi aste, igandeak 26, Tyerrik zuzendutako taldeak huts eta hiru galdu zuen Ezkurdi taldearen kontra, Arbieto zelaian. Larunbatean, abenduko lehen asteburuan, Urduñako neskek hiru eta huts galdu zuten Basauri Kimuak taldearen aurka. Aiaraldeko taldea sailkapeneko seigarren postuan dago lau punturekin, Ariz, Basauri Kimuak eta Ibaiondo Nerbioi taldeen aurrean, puntu berdinekin.
Asteburu honetan, igandean, arratsaldeko bostetan, CD Orduña taldeak Basauritar Emakumeak taldearekin neurtuko da Arbieto zelaian.
Bestetik, hurrengo astean, txapelketako bigarren itzulia hasiko da otsailaren 18ra arte. Nahiz eta zaila izan, Tyerrik zuzendutako taldeak denboraldiari bira emateko aukerak ditu. Lehenengoa, igandeko partidua.