Ohar bidez adierazi du Urduñako Udalak lokal publikoen erregularizazioari ekingo diola. Lokal eskaerak egiteko epea zabaldu du, eta abenduaren 22an bukatuko da.
Deia egun lokal publiko bat erabiltzen duten elkarteei zuzendua dago batetik. Eta, bestetik, lehen aldiz udalaren gela bat eskatu nahi duten elkarteei. Eraikin eta lokal publikoen lagapenen erregularizazioari ekingo dio horrela tokiko erakudneak.
Eskaera egin nahi duen elkarte orok udal bulegoetan bete beharko du eskaera orria.