21:00etan hasiko da festa, DJ Gaua Lady Macuarekin eta hiriko hainbat DJekin. Kotilioia egongo da gero, gaueko hamabietako kanpaikadak arte. 12 gozoki jango dira egun berriari ongietorri egiteko.
Hip-hop erakustaldia egongo da gero, FCR Factoryrekin Rosón eta Neonath abeslariekin. Mark Markos eta DJ Lady Macuaren musikarekin jarraituko du festak, goizaldeko hiruretara arte.