Ekainaren 17an hil zen lan istripuz Ivan Fandiño toreatzailea, Frantziako hegoaldean zezenketa batean larriki zauritu ostean.
Agur gutuna
Nestor Garcia Fandiñoren apoderatu eta langileak liburua plazaratzeko asmoa agertu du. Izan ere, urduñarraren maleta batean gutun bat topatu zuen. "Hau irakurtzen baduzue, dena bukatu da" zioten lehen lerroek. Antza, berarekin eramaten zuen toki guztietara eskutitza.
Garciak ez du edukiaren aparteko aipamenik egin, informazio pertsonala dela iritzita: "Ziurrenik, lar latza da ordaintzea egokitu zaidan prezioa, baina nire arima lasai dago, aipatzen zuen". Familia eta gertukoez agurtzeko gutuna zen. Aurrerago emango dute Fandiñori buruzko argitalpenaren berri. Momentuz izena baino ez dute aurreratu: "Ivan fandiño: Mañana seré libre".