2016ko azaroan 10 edukiontzi jarri zituzten Urduñan organikoa biltzeko, marroi kolorekoak, hain zuzen.
Gai organikoa birziklatzeko programan 261 familiak eman zuten izena. Horietako 24k erabiltzen dituzte 2 komunitate konpostagailuak (Trasantiagokoa eta Gernika plazakoa) eta beste 90ek lorategietan edo baratzetan daukate euren konpostagailu pribatua.
Lortutako ongarria baliatzen da lorategietan edota lursail publikoetan. Parte hartzeko parada dago oraindik eta horretarako udal bulegoetara jo daiteke (Zaharra, 2). Bertan eskuratu daitezke birziklatzeko tresnak.
Gaikako datuak
Urduñan 2017ak hurrengo datuak utzi ditu gaikako bilketan:
- Plastikoko 58.410 kilo.
- Papera eta kartoia 104.433 kilo.
- Beira 103.548 kilo.
- Errefuxa 1.128.190 kilo.
- Pilak 22 kilo.
- Hondakin handiak (altzariak, besteak beste) 24.039 kilo.