Urduñan saldu da Tripontzia zozketaren zenbaki irabazlea: 09550. Gauzak hala, zozketak 102.000 euro utzi ditu hirian.
Sutegi Tabernako jabeak, Jon Ander Muñozek, eskuratu du sari nagusia, 60.000 eurokoa. Horrez gain, zenbaki eta serie irabazleak ez ezik, zenbaki bereko gainontzeko 7 serieek ere, bakoitzak, 6000€-ko saria izango dute.
Kontseiluak eta Gure Esku Dagok bultzatutako ekimena da Tripontzia, “Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin” sortua. Bi erakunde horien jarduna finantzatzeko baliatuko da zozketaren zenbakien salmentarekin eskuratutako dirua. “Elkarrekin lanean, komunitate gisa zer egiteko gai garen erakusteko balio dezaketen proiektuak jarri nahi ditugu martxan eta Tripontzia zozketa horren adibide bat da”, adierazi du egitasmoaren bultzatzaileek.