Izotza fabrikatzeko baliatzen ziren zuloak dira elurtegiak. Urduñan bi daude: La Choza iturrian bata eta Fraileburun bestea. Biak ala biak bisitatuko dituzte urtarrilaren 28an egingo den bisita gidatuan. 9:30ean hasiko da ibilaldia, “Alto las campas” deritzon tokitik.
Urtarrilaren 25ean, aldiz, elur-zuloen historian sakontzeko aukera egongo da, hitzaldia eskainiko baitu Salvador Velilla Aztarnako kideak Alondegian 19:00etan.