Aspaldikoa da Urduña eta musikagintzaren arteko lotura. Horren adierazle dira hiriak jaso eta hazi dituen musika talde andana. Jaietatik harago, urtean zehar ere makina bat kontzertu antolatzen dituzte tabernetan edota kalean.
Bitxikeri gisa, duela hainbat urte abiatu zuen Liborio Kolektiboak Musika Astea. Bertan, poteo musikalak eta hainbat emanaldi eskaintzen dituzte, jam sessionekin batera. Roberto Cuestak dokumentala ekoitzi du Urduñako esperientzia irudietan laburtuta:
2.000 ikustaldi, 4 egunetan
Hilaren 21ean jarri zuen sarean ikusgai lana, eta dagoeneko ia 2.000 aldiz ikusi da. Hortaz, bistakoa da Cuestaren sorkuntza lanak izandako harrera ona.
Musikaren Astea, ordea, ez da Urduñak duen ekimen berezi bakarra. Urtero, Koroatze Jaien baitan, Urdufolk festibalaren bidez hurbiltzen dituzte eskualdera folk doinuak.