Erretiratuen Gizarte Etxearen aurreko harrizko zoladura konponduko dute. Otxomaioen ostean hasiko dituzte obrak, hormigoi inprimatua erabilita.
Eguraldi ona beharrezkoa da lan horiek ahalik eta azkarren egiteko, eta horregatik itxarongo dute jaiak amaitu arte.
Hala ere, datozen asteetan beste obra bat egingo dute toki berean: bidean dauden zuloetako partxeak berrituko dituzte.