Denboraldiko lehen zatiko azkenengo bi partiduak erabat desberdinak izan dira Tyerrik zuzendutako taldearentzat. Pasaden astean, CD Orduñak taldeak Basauriko Kimuak taldearekin neurtu zen. Ez zen partidu ona izan Arbietoko neskentzat, bi eta lau izan baitzen azkenengo emaitza.
Gaur goizeko partidua ez da horrela igaro. Orduñako neskek Basauritar Emakumeak taldearekin neurtu da Basauriko nesken zelaian. Aiaraldeko neskek emaitza ona lortu dute, azkenengo emaitza bi eta sei izan da. Horrela, Tyerrik zuzendutako taldeak seigarren postuan bukatu du denboraldiko lehen zatia.