Gaur ireki ditu ateak aduanaren eraikineko Orduña Plaza hotel eta bainuetxeak. 39 logela ditu eta kafetegi eta jatetxe zerbitzuak eskainiko ditu baita ere. Horrez gain, gimnasio bat ere du, hoteleko erabiltzeleek ez ezik Urduñako bizilagunek ere erabili ahalko dutena.
Ondorengo emailaren bidez egin daitezke erreserbak: info@hotelordunaplaza.com.
20 urterako esleitu dio udalak hotelaren kudeaketa Orduña Gestión H72 S.L enpresari. Honek diru-kopuru bat emango dio hilero udalari, espazioa erabiltzen uztearen truke.
Zailtasun ugari egon dira bainuetxe berria abian jartzerako orduan, lehen bi lizitazioak hutsik geratu zirelako.
Argazkiak: Urduñako Udala