"Nerbioiko ur-jauziaren maketa egiteko 50 ordu baliatu ditut, lau hilabetetan banaturik"

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 22a, 07:16
Txema Robles, berak egindako maketarekin. / T. R.

TXEMA ROBLESek (Urduña, 1972) Nerbioiko ur-jauziaren maketa sortu du eta Meli's tabernan dago ikusgai. Proiektua egitea nola bururatu zitzaion eta nola gauzatu duen azaldu digu.

Nola bururatu zitzaizun Nerbioiko ur-jauziaren maketa egitea?

Ganbaran materiala pilatuta nuen eta emazteak esan zidan erabili behar nuela. Tamaina handiko porexpana neukan eta ur-jauzia ekarri zidan gogora. Bururatu zitzaidan ondo legokeela maketa egitea.

Nola eraiki zenuen?

Buruz. Hainbat aldiz bisitatu dut eta bideo ugari ikusi dut, baita grabatu ere. Hortaz, informazio pilo dago nire buruan.

Urtero hiruzpalau aldiz bisitatzen dut lekua eta bideoak ikusten ditut etengabe. Berez, nik sortu ditut horietako batzuk eta kanala egin nuen Youtuben: mrtxema72.

Hori bai, gero argazkiekin alderatu dut lana eta akats nahiko topatu ditut.

Zenbat denbora egongo da Melis tabernan ikusgai zure maketa?

Ez dakit, hilabetea ziur. Gustatuko litzaidake baita ere turismo bulegoan erakustea, baina ez dakit zer irudituko zaien.

Denbora asko inbertitu duzu eskulanean?

Guztira 50 ordu baliatu behar izan ditut. Egin dudan lehenengoa izan da, eta izan dudan zailtasun handiena proportzioak kalkulatzerako orduan izan da. Zorionez, lagungarria izan da margoarekin dudan trebezia.

Maketa gehiago egingo dituzu?

Primeran legoke, baina ez daukat denbora libre askorik. Bi seme txiki ditut eta eurak dira nire lehentasuna. Egia da 50 ordutan egin dudala maketa, baina 4 hilabetetan banatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide