Rock musika jorratzeari ekin diote plazaratu duten disko berrian eta hemen sakatuta eskuratu daiteke. Abesti bat Periko Solabarriaren omenez sortu dute.

Taldeak autoekoizpenaren bidea hartu du eta Muxikon estudioan grabatu dute, Txortx Etxebarrietaren gidaritzapean. Azaleko eta barruko collageak Arrate Etxeberriak gauzatu ditu eta Aritz Garciak hartu du diseinu orokorra eta logo berria egitearen ardura.
Apirilaren 7an, larunbata, aurkeztuko dute diskoa Amurrioko Burubio Kulturgunean.
Asteburuan sareratu zuten diskoaren singlea: