Txapelketako lehenengo bi partidetan Arbietoko neskek sei eta lau eta bat eta hiru galdu zuten Ezkurdi “B” eta Leioako Emakumeak taldeen aurka, hurrenez hurren. Baina pasa den astean gauzak kolorez aldatu ziren, CD Orduñak bi eta hiru irabazi zion Erandio Betiko “B” taldeari bizitasun handiko partida batean. Norgehiagokan golegileak Txiti, Esti Dueñas eta Esti izan ziren.
Asteburu hau Tyerrik zuzendutako taldeak, egutegia dela eta, atsedena hartu du hurrengo astean Enkarterri Neskak taldearekin neurtzeko.