20. Gazte Eguna ospatu zuen larunbatean Urduñako Gazte Asanbladak. Egun osoko egitarau oparoa antolatu zuten eta ehunka lagun elkartu ziren egin ziren ekintzetan. Autogestioa ardatz urte luzeko ibilbidearen errepasoa egin zuten egunean zehar, baita asanbladako kide ohiak omendu ere. Bidean aurrera egiteko grina azpimarratu zuten antolatzaileek.