Urduñako Jai Batzordeak hautatu du kartela eta egileak nabarmendu du islatzen duela ospakizunen izaera; herriko jendearen, elkarte eta taldeen batura. Horri esker, 500 euroko saria jasoko du.
Lehiaketan parte hartu duten lan guztiak egongo dira ikusgai Alondegian apirilaren 6ra bitartean. Nagusien kategorian 5 kartel aurkeztu dituzte, 13 umeen atalean eta 42 kimuen artean. Gazteen kategorian ez da proposamenik egon. Gauzak horrela, gainerako irabazleak eta sariak hurrengoak izan dira:
Kimuak (4 urtetik 9 urtera)
- 1. Arrate Montejo Berrio (6 urte) - 50€ eskola materialean
- 2. Itsaso Álava (4 urte) - 40€ eskola materialean
Haurrak (10 urtetik 14 urtera)
- 1. Eider Montejo Berrio (11 urte) - 60€ eskola materialean
- 2. Eneko Álava (13 urte) - 40€ eskola materialean