Javier Alcalde Dalai Lamaren kidea izan da Urduñan

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mar. 31a, 09:10

Alondegian eskaini zuen hitzaldia / Maite Garcia

Martxoaren erdialdean eskaini zuen "kontzientziaren aktibazioari" buruzko hitzaldia Alondegian.

Maite Garcia iriologoak gutun bidez helarazi dio hedabideari hitzaldiaren muina. "Javier Alcalde (Lama Shanaan) gai da pertsonak begiratuz euren bizitzak irakurtzeko. 6 urte zituela ohartu ziren senideak zuen gaitasunaz. Handik gutxira Tibeteko mojek baieztatuzuten lama baten ondorengoa zela. Familiari umearen gaitasunak garatzen jakitea gomendatu zioten, etorkizunean, gainontzekoei lagun ziezaien", azaldu du urduñarrak oharrean. 

Hala, 11 urterekin eraman zuten Tibetera Alcalde, eta bertan izendatu zuten Lama Shanaan. "35 urtez egon zen monastegi eta unibertsitateetan, Dalai Lamaren ondorengoen taldearen parte bihurtuz". Garciaren esanetan, begirune handia dio osasungintza sektoreak Alcalderi, aktiboki parte hartu baitu zenbait ikerketetan urrun egon denean ere.

Urduñan ikastaroa jarri du martxan, "gaixotzen gaituzten ohiturak aldatzeko". Haurren kasuan, oinarriak sendotzen aritzen da, euren ikasketa prozesuan lagunduz, "begiak benduatuta irakurtzen erakusteraino". 

Martxoaren 13an eskaini zuen hitzaldia Alondegian, aretoa jendez beteta zegoela. Dena den, Garciak baieztatu duenez, ez da bere aurreneko ez azkeneko bisita izan: "Askotan etortzen da hona. Txarlazo igo zuen Urduñara etorri zen lehendabiziko aldian, beraz, ziurrenik, Urduña goitik ikusi duen lehen Lama izango da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide