Urduñako Udalak exijitu dio berriro Apezpikutzari zikoinen habiek sortzen dituzten arazoak konpontzeko. Izan ere, animaliek bere jabegoan eraiki dituzte egiturak.
Itziar Biguri zinegotziak azaldu du horrelako arazoren bat gertatzen den bakoitzean, udalak gogoratzen diola Apezpikutzari bere ardura dela horri aurre egitea. "Askotan bildu gara eurekin, baina oso garestia omen da habiak mugitzea" adierazi du ordezkari politikoak.
Atzoko erorketaren ondorioz, ertzainek ikastetxearen sarrera ere balizatu behar izan zuten eta horrek eragina izan dezake ikasleen jardueran.
Berez, pasa den astean zenbait gurasok idazkiak bete zituzten udalean jakinarazteko habiak egoera prekarioan zeudela.
Eraikin horretan ez ezik, zikoinek habia gehiago egin dituzte zenbait elizetan ere. "Duela bi hilabete parrokiatik beste zati bat jausi zen", gogoratu du Bigurik.