Apirilaren 13 arte egongo da zabalik Otxomaioetako Aurresku, Fandango eta Arin-arin txapelketan izena emateko epea. Maiatzaren 12an izango da norgehiagoka, 18:30ean Urduñako Gernika plazan. Erauntsi dantza taldeak antolatzen du ekimena. Gehienez bosna aurreskulari eta fandango eta arin-arin bikotek hartu ahalko dute parte.
Otxomaiotxapelketa@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita eman daiteke izena. Hemen behean jaitsi daiteke oinarrien dokumentua: