Ivan Fandiño omentzeko antolatu dituzten ekintzen nondik norakoak aurkeztu dituzte. Urduñako elkarte eta norbanako ugari aritu dira egitaraua osatzen, ia zendutako toreatzaileari ahalik eta omenaldirik zabalena egiteari begira.
Antolatzaileak pozik daude lortutako emaitzarekin. “Harrigarria izan da lehen unetik egon den antolakuntzarako prestutasuna eta giro ona”, azaldu du Bernardo Ardanaz Achak. Zezenzale klubeko kideak “ekitaldi-guztien” garrantzia azpimarratu du, “dena dira bereziak, ezin da bata bestearen gainetik jarri”.
EGITARAUA
Apirilak 27, ostirala
- 19:00 // Pilota partiduak frontoian Urduñako Pelotazale Klubaren eskutik
Apirilak 28, larunbata
- 13:00 // Ivan Fandiñori buruzko argazki eta bideo erakusketaren inaugurazioa Libertad Rodriguezen eskutik eta Adratan elkartearen laguntzarekin. Fandiñoren capotea eta sariak ere egongo dira ikusgai
- 19:00 // Kontzertuak eta dantzak Familia Sakratuaren elizan, ondorengo taldeen parte hartzearekin: Santa Zezilia Musika Banda, Getxo Goi txistulari taldea, Fita Fik, Urduñako korala, Oilarrak taldea, Parrokiako korua, Erauntzi dantza taldea eta Enia taldea
Maiatzak 3, osteguna
- 19:00 // Mahai-ingurua Alondegian: “Ivan Fandiño bere kuadrillaren ikuspuntutik”. Alvaro Suso kazetariak dinamizatuko du ekitaldia eta ondorengo pertsonek hartuko dute parte: Roberto Martin Jarocho banderilleroa, Rafael Agudo pikatzailea eta Teo Galan ezpata-mutila
Maiatzak 5, larunbata
- 20:00 // Mahaingurua Alondegian: “Ivan Fandiño prentsaren bidez”. Alvaro Suso kazetariak dinamizatuko du ekitaldia eta ondorengo pertsonek hartuko dute parte: Iñigo Crespo -Mundo Toro aldizkariko erredaktorea-, hainbat hedabideetako zezenketa kazetariak eta Covadonga Saenz -kazetari zezenzalea eta Fandiñoren laguna-
Maiatzak 6, igandea
- 12:30 // Ivan Fandiñoren eskultura jarriko da zezen-plazaren alboan eta Inma Bilches abeslariak kontzertua eskainiko du
- 14:30 // Bazkaria Orduña Plaza hotel-bainuetxean
- 17:30 // Jaialdia pikatzaileekin, Fandiñoren lagunak ziren hainbat ganadutegik emandako zezenekin. Enrique Ponce toreatzaileak, Diego Ventura burtzikaria, Curro Diaz, “El Fandi”, Ivan Abasolo eta Jose Rojo egongo dira, besteak beste
Jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Urduñarrek aurretiaz eskuratu ahalko dituzte sarrerak gaur -apirilak11-, 18:00etatik 20:00etara Alondegiko sarreran. Bertan izango dute baita bazkarian izena emateko aukera. Bihartik aurrera 671 36 38 10 telefonoaren bidez eskuratu ahalko dira tiketak.