Datorren apirilaren 28an -larunbata- Azoka Agroekologikoa egingo da Urduñan. Foru plazan egongo dira postuak. Ez dira soilik elikagaiak salduko, material ekologikoarekin ekoiztutako edota birziklatutako arropak ere eskuratu ahalko baitira.
10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da feria. Ekintza ugari egingo dira plazan lau ordu horietan: lorazaintza tailerra, okindegi ibiltaria, talo ekologikoen dastatzea eta musika emanaldiak, besteak beste.
Paella ekologikoa
Paella ekologikoa egingo dute baita ere, 14:30ean egingo den bazkarirako. Tiketak egunean bertan eskuratu ahalko dira azokan. Informazio gehiago eskuratzeko feriak@urduna.com helbidera mezu bat bidali daiteke.