Podiumari dagokionez, Jon Barrenetxea izan zen txapelduna, Lander Lartitegi bigarrena eta Markel Rodrigez hirugarrena. Taldekako modalitatean, berriz, Gaursa Rent a Car/La Tostadora izan zen garaile.
Beste bi sari ere banatu zituzten; tartekako helmugetakoa eta mendikoa. Ibon Alday Baque/Ideus BH Teameko txirrindulariarentzat izan zen aurrenekoa, eta Jon Barrenetxearentzat bigarrena (Gastronomia Baska/Avia).
Gazteenari, patatak
Denboren markaz gain, adinak ere izan zuen garrantzia atzoko jardunaldian. Izan ere, "Biguri patatak" sari berezia eman zioten Aitzol Zurinagari, lehiaketako gazteena izateagatik.