Nekazaritza eta musika uztartzen ditu "Baserriko Uzta" egitasmoak eta Urduñan izango du hurrengo geltokia, maiatzaren 19an. Ez da edonolako eskaintza: baserriari bisita, kontzertua eta bazkaria 20 euroren truke gozatuko dute izena ematen dutenek.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 6-12 urtekoek 12€ ordaindu beharko dituzte. 5 urte artekoentzat, aldiz, debalde izango da. 10:30ean izango da zita. Izena emateko mezua bidali behar da baserrikouzta@gmail.com helbidera.
Baserrietako lana erakusteko modu bat da ekimena, agroekologia sustatzekoa. Izan ere, ekintza guztietan musika kontzertuak eta otordu agroekologikoak eskaini dituzte; landa eremuetan bertan.
Proiektua Euskal Herrikoa da. Urtaro bakoitzean emanaldi bat antolatu dute, udazkenetik hasita. Hirugarren emanaldia izango da Urduñakoa. Egitasmoaren barruan, Antzuolako Pikunieta baserrian kontzertua eskaini zuen Anarik urtarrilean: