Bizkaia Kopa txapelketaren hamar jardunaldiak pasa eta gero, CD Orduña taldeak denboraldiari bukaera eman zion hamalau punturekin, lehenengo taldea baino hiru puntu gutxiagorekin.
Denboraldiko lehenengo zatia ez zen ona izan Arbietoko neskentzat. Hala ere, Urduñako neskek ez zituzten besoak jaitsi eta puntuak lortzen saiatu ziren behin baino gehiagotan.
Bigarren zatia, aldiz, kolore ezberdinez margotu zuten. Duela bi urte irabazi zuten txapelketa berriz ere lortzea zen helburua, eta bazeuden sinisteko arrazoiak. Jokatu dituzten zortzi partidatik, Tyerrik zuzendutako taldeak lau partidu irabazi ditu, bi berdindu eta bi galdu.
Nahiz eta emaitzak onak izan, ez dira nahikoak izan Bizkaia Kopa txapelketako finala jokatzeko. Horrela, denboraldi amaiera heldu da Arbietoko neskentzat, saririk izan gabe.