Aiaraldeko bolatoki guztiak zeharkatu ditu Arabako Bolatoki Txapelketaren 45. edizioak. 62 partaide baino gehiago aritu dira guztira eta lehia bizia izan da azken eguna arte.
Tertangako tiradaren ostean, Lendoñobeitiko bolatokian erabaki ziren igandean txapelketako irabazleak. Emakumezkoetan Bea Isasi heldu zen faborito finalera. Bertan bolo gutxien bota zituen jokalaria izan bazen ere, gainontzekoak ez ziren gai izan Isasik puntuetan zekarren alde nabaria gainditzeko; eta berak jantzi zuen azkenean txapela. Isasik 766 puntu lortu zituen guztira txapelketan, 2. postuan geratu zen Bego Perezek, aldiz, 759.
Gizonezkoetan lehia biziagoa izan zen. Carlos Olabarrieta izan zen txapelduna Ibon Juarestirekin puntu bakar bateko aldea atera ostean, guztira 839 eta 838 puntu, hurrenez hurren. Carlos Llano, sailkapenean hirugarrena, izan zen igandean bolo gehien bota zituen partaidea, 85 puntu eskuratuz guztira.
Argazkiak: Ricardo Bilbao
