200 metro junior kategorian lehiatu zen Olaia Gurrutxaga urduñarra asteburuan. Espainiako atletismo egokituko txapelketa egin zen Puri Santamartako pistetan. 256 atleta bertaratu ziren guztira, 49 talde.
Gurrutxagak Javi Conde klubean hartzen du parte. Talde horretako kideek 19 domina irabazi zituzten guztira: 5 urrezko, 8 zilarrezko eta 6 brontzezko. "Iaz 10 domina lortu genituen Huelvan", oroitu du.
Taldekako modalitatean, lehenak
Bakarka ez ezik, taldekako emaitza paregabea erdietsi zuen Gurrutxagak, lehen postuan geratu baitziren kategoria horretan. Bizkaiko Foru Aldundiak, bestalde, 2017ko "Erakunde amateur onenaren saria" eman zien.
_content.jpg)